Trukagune

Informazio teknologiaren, eta batez ere internet munduan, trukaguneak Internet Zerbitzu Hornitzaileen (IZH) informazio trukagune fisikoak dira. Bertan hornitzaile ezberdinak elkartzen dira “peering” ados batzuen bitartez euren sareen artean trafikoa trukatzeko.

Maila ezberdinetako trukaguneak aurki daitezke: hiri-mailakoak, eskualde-mailakoak, estatu-mailakoak edo baita internazionalak ere. Gune hauen bitartez trukagunea osatzen duten ISPtako “host”-ak informazioa trukatzerako orduan ez dute urruneko azpiegituren beharrik eta abantaila asko lortzen dira bai erabiltzaileen bai ornitzaileen aldetik.

Gune hauen abiadura dela eta, erabiltzaileek atzipen bizkorragoa edo/eta erantzun denbora laburragoa lor dezakete euren artean. Hornitzaileen aldetik aldiz, euren sareetako trafikoa arintzeko modu eraginkorra da. Gainera, gune hauetan trafikoa ia-ia mugagabea denez, hornitzaileek ez dute azpiegitura garestien beharrik beste hornitzaile batekin datuak trukatzeko.


Developed by StudentB